|
|
Gasteizko Garraio Zentroak 750.000 metro koadro baino gehiago izango ditu eta, bertan lan egingo duten enpresez
gain, beste zerbitzu batzuk ere eskainiko ditu: aduana-esparrua, ibilgailu industrialetarako aparkalekua,
laguntza teknikorako eta osasun-laguntzarako zerbitzuak eta ostalaritzako azpiegitura.
Aduana-esparrua sektoreko enpresen eskaera guztiei erantzuteko pentsatu da. Gainera, aduanaz gain,
Gasteizko Garraio Zentroak biltegi publiko handia, baskula, bulegoak, gordailu frankoa eta
fiskala etab. ere baditu.
Bestalde, zerbitzuen eremuak lantegi mekanikoak ere hartzen ditu, ibilgailu industrialak konpontzeko,
mantentzeko eta garbitzeko. Gainera, Gasteizko Garraio Zentroak osasun-laguntzako zerbitzua,
atseden hartzeko eremuak eta ostalaritzako azpiegitura ere baditu profesionalentzat.
Azkenik, ondoko zerbitzuak ere nabarmendu behar dira: Renfe terminal intermodala eta Ibilgailuen
Azterketa Teknikoa, Gasteizko Garraio Zentrotik oso hurbil baitaude. |