|
|
Gasteizko Garraio Zentroa dago Gasteizko erdialdetik 3 kilometrora eta estatuko errepide-bidegurutze
nagusiarekin (A-68, A-1, N-1 eta N-240) zuzenki lotuta dagoen saihesbidetik 500 metrora. Halaber,
Renfe-ko karga-terminala, CTVrekin fisikoki lotuta dagoena, Madril-Irun trenbide-ardatzean kokatuta
dago eta "euskal Y" deritzonaren geroko lotunea izango da.
Forondako aireportua (Iberiar Penintsulako hirugarren karga-aireportua) CTVtik 4 kilometrora
dago, eta CTVrekin aipatutako autobiaren bitartez lotuta dago.
Gasteizko Garraio Zentroak Iberiar Penintsularen iparraldeko sare intermodala osatzen du
garraioaren eta karga orokorrari edo produktu zehatzei aplikatutako logistikaren beharrei
erantzuna emateko duen ahalmenari esker.
Azkenik, CTV Bilboko portutik gertu dago, eta horrek ahalbidetzen du CTVn kokatutako enpresek
salgaiei dagozkien izapideak garraio txartel bakarra erabiliz egin ditzaten.
Gainera, CTV ingurune industrial baten erdi-erdian kokaturik dago; bertan daude, besteak
beste, automobilgintza, siderurgia, kontsumo handiko eta aeronautika sektoretako enpresa
garrantzitsuak. Beraz, CTVn kokaturik dagoen edozein enpresa bere merkatuaren atarian dago.
|