|
|
Gasteizko Garraio Zentroaren zabalkuntzaren xede nagusia da operadore logistiko bimodalak
bertan koka daitezen. Horretarako, 200.000 m2 inguruko azaleran eraikiko dira trenbide-bazterbideak
eta bai kamioiak bai bagoiak sartzeko biltegiak.
Ekimen horrekin, CTVk bere bezeroei eta erabiltzaileei eman nahi die logistikaren munduan lehiatu
ahal izateko baliabide egokiak. Gainera, aurreikus daitekeen errepideen kolapsoa arintzen lagundu
nahi du CTVk. Kolapso horri buruz Europar Batasuneko agintariak aspalditik ari dira alarma-mezuak
botatzen.
|