|
|
CTVk garraioarekin, logistikarekin edota salgai-banaketarekin erlazionatutako jarduera
guztiak barne har ditzake. Izan ere, pabilioiak eraikitzean dagokion jardueraren alderdi
taktiko guztiak zorroztasunez aplikatzen dira.
Operadore logistikoek, zama osoko garraio-agentziek eta biltegi banatzaileek izan ditzakete
CTVn neurrira eraikitako tamaina handiko nabe estaliak. Pabilioi horiek fatxada bikoitza dute
eta salgaiak kargatzeko eta deskargatzeko bereziki aproposak dira. Pabilioi guztietan altuera
ezberdinetako kaiak eraikitzen dira eta arrapala moldagarriak jartzen dira.
Bestalde, zatikako zamaren garraioan eta garraio urgentean diharduten enpresek oso instalazio
funtzionalak aurkituko dituzte CTVn, hala nola, zoru goratuak, arrapalak, plataforma jasotzaileak
edota hainbat atrakaleku dituzten instalazioak.
Bukatzeko, aduana-agenteek eta garraio-agentziek ere lokal modernoak eta erosoak aurkituko
dituzte CTVn (bertara egunero 24 orduz sar daiteke), kanpo-merkataritzan berezitutako enpresa
ugari kokaturik dauden ingurune batean.
CTVko pabilioiak eta instalazioak erabiltzeko prest ematen dira; barne hartzen dira eraikuntzaren
alderdi guztiak, hala nola, gauzatze- eta jarduera-proiektuak, obra-baimena, obra-zuzendaritza,
benetako gauzatzea, okupatze-baimena eta irekitze-baimena.
Zure proiektua, zure gustura, zure neurrira eta zure epean.
|